Bolari Egunarekin agurtu dute Gipuzkoako Hiru Txirlo Bola Joko Txapelketa

Barren.eus 2023ko eka. 16a, 15:43

Azpeitiak hartu du aurten Gipuzkoako Hiru Txirlo Bola Joko Txapelketaren azken saioa. Lehendakari Saria bola-joko txapelketa jokatu zuten goizean, eta Bolari Eguna ospatu zuten eguerditik aurrera.

Lehia eta ospakizuna batu zituzten Bolari Egunean, joan den ekainaren 10ean. Izan ere, goizeanAzpeitiko Garmendipeko bolatokian, Lehendakari Saria jokatu zuten aurreko astean Aiastian bukatu zen Gipukoako Txapelketan lehen 64 postuetan sailkatu ziren bolariek. Mateo Guenaga gailendu zen kanporaketa formatoa eduki zuen txapelketan. Lehiaren ostean, bazkaltzeko elkartu ziren parte hartzaileak eta antolatzaileak, eta aurtengo sariak banatu zituzten bazkalostean. Sari banaketaz gain, Azpeitiko Garmendipe taldeko kide zen Andres Calero 'Pelos' zena omentzeko tartea ere hartu zuten Kiruri jatetxean elkartutakoek.

Sariei dagokienez, hauek dira Gipuzkoako 52. Hiru Txirlo Bola Joko Txapelketan aurten nabarmendu direnak:

  • Gipuzkoako txapeldunak: Lander Odiaga eta Isana Gorosabel.
  • Lehendakari sariaren irabazlea: Mateo Guenaga.
  • Nagusien mailako irabazlea: Pedro Gomez.
  • Bikoteka txapeldun: Xabier Loiola eta Imanol Osoro (San Migel A).
  • Taldeka txapeldun: Asola Berri A.

 

∞Lotura duten albisteak:

2023 06 11 3txirlo Gipuzkoako txap podium

2023 06 10 hiru txirlo azpeitia LANDER ODIAGA Gip txap MIKEL URKIA Hirutxirlobolajokomodalitatearenlehendakaria MATEO GUENAGA Lehendakari sariko txap

2023 06 11 3txirlo Gipuzkoako txap taldeka 2 sailkatuak san migel a elgoibar

2023 06 11 3txirlo Gipuzkoako txap xabier loiola sanmigel onena 4 postua orok