Atzo iluntzean, baina, Azpilgoetako peoretan oharra jarri zuen Udalak, jakinaraziz obra geldiarazi egin zutela irtenbide egokiago bat aurkitu arte.
Honela dio hitzez hitz ohar horrek: "Azken orduko arazo teknikoengatik, ezin da hasierako ordezko pasabidearen plana gauzatu, beraz, Udalak Intxarbakutza aldapako obra geldiaraziko du irtenbide egokiago bat aurkitu arte, erabiltzaileei ahalik eta eragozpen gutxien eragite aldera".
N-634 errepideko biribilgunetik Mendaroko Txokolateak eraikinera bitarteko aldapa berritzeko obra Egurki Eraikuntzak S.L. eraikuntza enpresari esleitua dio Udalak, 228.919,40 euroan.