'Auzoko' programak euskaratik urrun bizi direnak euskarara gerturatu eta hizkuntzaren bidez euren herrietan auzotzeko aukera eman nahi du. Elgoibarren egin zuten Auzoko Jaian musika, dantza eta gastronomia uztartu zituzten, eta euria egin zuen arren, giro onean joan zen festa. Hainbat herritatik etorri zen jendea, eta 200 bat lagun bildu ziren guztira.