8:30ean abiatuko dira kalejiran, Kalegoen plazatik ikastolaraino. Musikarekin eta festa giroan emango diote amaiera ikasturteari Elgoibar Ikastolako ikasleek. Ekainaren 21ean amaituko da aurtengo ikasturtea, eta egun horretarako kalejira antolatu dute DBH4ko ikasleek. 8:30ean irtengo dira Kalegoen plazatik, eta dantzan joango dira ikastolaraino. Maila guztietako ikasleei egin diete kalejiran parte hartzeko gonbitea.