Julen Urruzolak garaipen batekin hasi du Munduko Txapelketa

Barren.eus 2023ko eka. 21a, 12:21

Julen Urruzola elgoibartarra junior mailako Munduko eskubaloi txapelketa jokatzen ari da Espainiako selekzioarekin, Alemanian.

Junior mailako Espainiako eskubaloi selekzioak lagunarteko bi partida jokatu zituen aurreko asteburuan Bejarren (Salamanca, Espainia), eta partida horien ostean, Munduko txapelketa jokatzeko behin betiko deialdia eman zuen Rodrigo Reñones hautatzaileak. Irungo Bidasoa taldeko jokalari den Julen Urruzola (Elgoibar, 2022) da hautatuetako bat.

Grezian eta Alemanian jokatzen dihardute Munduko txapelketa, eta Espainiako selekzioa Alemaniako Magdeburgo hirian jokatzen ari da lehen faseko neurketak. Lehen partidan, atzo, 43-28 irabazi zioten Japoni. Europako egungo txapelduna den Espainiako taldeak defentsan oinarritu zuen garaipena, Urruzola nabarmentzen den esparruan. Bartzelonarekin Txapeldunen Ligako Lauko Finala jokatu berri duen Marti Soler izan zen 'Hispanos Junior' taldeko goleatzaile nagusia, 9 gol sartuta. Partidako jokalari onena, baina, Naoki Fujisaka japoniarra aukerau zuten. Japoniarrak 10 gol sartu zituen.

Espainiak bihar jokatuko du bigarren partida, Angolaren aurka (13:15) eta barikuan Feroe uharteetako taldea izango dute aurkari, 20:15ean.

2023 06 20 espainia eskubaloi selek junior urruzola

 

 Argazkiak: IHF