Elgoibarko kirolaren bilgune izan da Sigmako aparkalekua, bigarren astez jarraian. Aurrekoan Sanlokoek ospatu zuten euren festa, eta joan den zapatuan C.D. Elgoibar futbol taldekoen txanda izan zen. 500dik gora lagunek hartu zuten parte bazkarian.
• Omenaldiak eta agurrak
Bazkalostean, talde bakoitzeko jokalari erregularrena eta konpromiso handiena erakutsi duena saritu zituen klubak, urtero legez. Sari bereziak ere banatu zituzten baina. Bat Alex Ruizi, bederatzi urtean Haundiko jokalari eta kapitain izan denari, taldea lagatzen duela-eta. Egin duen "esfortzuagatik" eta erakutsi duen "konpromisoagatik" jaso zuen aitortza. Era berean, azken denboraldietan Haundiko entrenatzaile izan den Pablo Turrillas debarrak ere jaso zuen omenaldia, taldea laga duelako. Elgoibar bere bigarren etxea dela esan zuten klubetik eta izan duen profesionaltasuna nabarmendu dute.
Emakumezkoen talde nagusiaren azken etapan sustatzaile eta motor izan diren bi jokalari ere omendu zituzten, Saioa Aranburu eta Sara Arriola. "Orain dela 4 urte klubaren historia berridazten hasi zineten, emakumezkoen taldea berriro martxan jarriz. Bi ikur zarete, herriarentzako bi erreferente, eta klubak asko igarriko du zuen falta. Mila esker erakutsi duzuen konpromisoagatik", esan diete klubetik.
Azken urteetan kirol taldea gidatu duten zuzendaritzako kideek ere jaso zuten aitortza. Klubak bihar, hilak 22, egingo du urteko batzar nagusia, eta bertan aurkeztuko dute zuzendaritza talde berria. Musika Eskolako auditoriumean izango da batzarra, 19:00etan hasita.
Hona gainerako sarituen zerrenda: (sarituen eta bazkariko argazkiak hemen)
2. urteko alebinak
- Konpromiso gehien erakutsi duten jokalariak: Unax Egaña, Paul Cestafe, Oihan Iparragirre eta Markel Justo
Alebin nesken taldea
- Jokalari erregularena: Ane Bastida
- Konpromiso gehien erakutsi duena: Garazi Garmendia
Infantil txuria neskak
- Jokalari erregularena: Ilune Rico
- Konpromiso gehien erakutsi duena: Miren Aranburu
Infantil gorria neskak
- Jokalari erregularena: Libe Gomez
- Konpromiso gehien erakutsi duena: Elene Gurrutxaga
Infantil berdea
- Jokalari erregularena: Lokmann Jeijal
- Konpromiso gehien erakutsi duena: Beñat Aguirre
Infantil gorria
- Jokalari erregularena: Enaitz De La Horra
- Konpromiso gehien erakutsi duena: Mikel Aizpurua
Infantil Txiki
- Jokalari erregularena: Ibon Lizarralde
- Konpromiso gehien erakutsi duena: Jon Trebiño
Ohorezko Infantilak
- Jokalari erregularena: Mikel Urteaga
- Konpromiso gehien erakutsi duena: Asier Arakistain
Infantil berdea
- Jokalari erregularena: Lokmann Jeijal
- Konpromiso gehien erakutsi duena: Beñat Aguirre
Kadete neskak
- Jokalari erregularena: Ane Calleja
- Konpromiso gehien erakutsi duena: Leire Mata
Lehen Mailako kadeteak
- Jokalari erregularena: Sebas Salvatierra
- Konpromiso gehien erakutsi duena: Ilyas Snoubri
Ohorezko kadeteak
- Jokalari erregularena: Markel Larrañaga
- Konpromiso gehien erakutsi duena: Mikel Rodriguez
Preferente Mailako jubenilak
- Jokalari erregularena: Andrei Medvid
- Konpromiso gehien erakutsi duena: Gorka Alzaga
Ohorezko Mailako jubenilak
- Jokalari erregularena: Yeray Dobarro
- Konpromiso gehien erakutsi duena: Inar Odriozola
Erregionala
- Jokalari erregularena: Unai Sanchez
- Konpromiso gehien erakutsi duena: Javi Garcia
Haundi
- Jokalari erregularena: Mikel Morcillo
- Konpromiso gehien erakutsi duena: Ander Moya
Senior emakumezkoen taldea
- Jokalari erregularena: Paula Antxustegi
- Konpromiso gehien erakutsi duena: Marta Jaso
Argazkiak: CD Elgoibar