Beraz, Elgoibar aldetik datozen autoak Azpilgoetako autobus geltokiaren ingurutik, Santuaran zegoen paretik, sartu beharko dira auzora.
Obrak direla eta, Intxarbakuntzako aldapa itxi egingo zutela zabaldu zuen Mendaroko Udalak joan zen astean eta Elgoibar aldetik zetozen autoek Sasiolako bidegurutzean eman beharko zutela buelta Azpilgoeta auzoan sartzeko. Bariku iluntzean, baina, Azpilgoetako peoretan oharra jarri zuen Udalak, jakinaraziz obra geldiarazi egin zutela azken orduko arazo teknikoentzako irtenbide egokiago bat aurkitu arte. Kanalizazioari lotutakoak dira sortu diren arazoak. Euri urak kanalizatzeko hodiak errepide ertzetik igarotzea aurreikusia zuten, eta hori egin bitartean, errepide zati bat zabalik mantentzea, baina kanalizazio hori ezin da aurreikusitako lekutik egin. Hala, derrigortuta daude euri-uren kanalizazioa errepide erditik egitera eta ezinbestean itxi beharko dute biribilgunetik auzora arteko sarrera. Hala ere, eta herritarrei ahalik eta eragozpen gutxien sortzeko, beste irtenbide hau topatu dute.