Elgoibarko Pentsiodunen Mugimenduak mobilizazioak eten ditu irailaren 18ra arte

Barren.eus 2023ko ekainaren 21a

Astelehenean egin zuen Elgoibarko Pentsiodunen Mugimenduak opor aurreko azken manifestazioa, eta jakinarazi dute irailaren 18ra arte eten dituztela mobilizazioak.

Hala ere, beraien aldarrikapenak indarrean jarraitzen dutela gogorarazi dute: 1.080 euroko gutxieneko pentsioa eta alarguntasuna 100%ean kobratzea. Bost urte daramatzate borrokan, eta epe horretan pentsioei IPC-a aplikatzea lortu duten arren, ez dutela guardia jaitsiko adierazi dute, eta edozein gobernuren aurrean pentsioak defendatzen segituko dutela esan dute.