Akelarreak girotu du San Joan bezpera Mendaron

Barren.eus 2023ko eka. 24a, 10:03

San Joan bezperako akelarrea egin zuten bart Mendaron. Eguzkia sartu zenean, 22:00ak inguruan, abiatu ziren Akerbeltz eta segizioa Trinitatetik Herriko Enparantzarantz.

Herriko plazan herritar ugari zituzten zain, eta prest sutzarra. Akelarreko kideek zenbait zuzi sutzarraren bueltan laga zituzten eta dantzan egin zuten gero. Soinu-ekipoarekin arazoak eduki zituzten arren, hainbat dantza egin zituzten euskal dantza taldeko haur, gazte eta helduek zein dantza modernoko ikasleek.

Denak zain zeuden unea ailegatu zen dantzen ostean, sutzarra piztea. San Joan bezpera gaua argitu eta berotu zuen suak. Su txikiago bat ere ixotu zuten handiagoaren ondoan, eta suaren gainetik jauzika aritu ziren gaztetxoenak, suak liluratuta.

Berriro martxan den In Leike taldeak antolatu du aurtengo San Joan bezperako akelarrea, Mendaroko Udalaren laguntzarekin.

 

2023 06 23 san juan sua akelarrea Mendaro BARREN dantza sua

2023 06 23 san juan sua akelarrea Mendaro BARREN dantza

2023 06 23 san juan sua akelarrea Mendaro BARREN dantza g

2023 06 23 san juan sua akelarrea Mendaro BARREN suapizten

2023 06 23 san juan sua akelarrea Mendaro BARREN sua 2

2023 06 23 san juan sua akelarrea Mendaro BARREN jauzia 1

2023 06 23 san juan sua akelarrea Mendaro BARREN b1

2023 06 23 san juan sua akelarrea Mendaro BARREN taldearg