Lehen Hezkuntzako lehen mailatik 6. mailara bitarteko haurrek parte hartuko dute lau asteko iraupena izango duen zerbitzuan. Ordutegia 9:30etik 13:00etara izango da, astelehenetik ostiralera.
Atxutxiamaikak HH2-HH5 mailan diharduten haurrentzako goizeko zaintza zerbitzua ere antolatu du, eskaintza osagarria gisa, Udalarekin lankidetzan. Gaurtik uztailaren 21era bitartean emango dute zerbitzua, goizeko ordutegian.
Anolatzaileek zehaztu dutenez, adin-tarte bakoitzerako egokitutako programak diseinatu dituzte. Txikienen kasuan, herriko hainbat lekutan ibiliko dira, auzoak ezagutuz eta herriko hainbat baliabide erabiliz: merkatu plaza eta liburutegia, adibidez. LH6koek iluntze-pasak eta arratsalde-pasak egingo dituzte, eta horrez gain, Garaion sorgingunean bost eguneko egonaldia egingo dute.
Haur bakoitzak 'Bagatoz!!!' leloa duen kamiseta bat jaso du gaur, udalekuetako lehen egunean, eta kamisetak soinean zituztela atera dute gero taldeko argazki koloretsua, Aita Agirreko arkupeetan.