Zabaldu dute santanetako Kuadrillen Eguneko bazkarirako izena emateko epea

Barren.eus 2023ko eka. 27a, 08:39

 
Uztailaren 14ra arteko epea dago Kuadrillen Eguneko bazkarirako izena emateko. Uztargi, Ormola eta Aitz Beltz tabernetan eman ahal izango da izena, eta hamarna euro ordaindu beharko da pertsonako. Egun horretan kuadrilla bakoitzak bere paella prestatu beharko du han bertan eta epaimahai batek erabakiko du zein den denetan onena, lehiaketa izango baita. Lehiaketarako derrigorra izango da Udalak emandako osagaiak erabiltzea: arroza, oilaskoa, olioa eta gatza, baina beste edozer gehitzeko aukera ere izango dute sukaldariek. Hiru sari banatuko ditu Udalak: Paellarik onena sukaldatzen dutenek 200 euro jaso dituzte, bigarrenek 150 euro, eta hirugarrenek 100 euro. Parte hartzeko, baina, gutxienez, 14 urte izan beharko dira.