'Basque Country International Cup' txapelketarekin itzuli das lehiara eskubaloiko euskal selekzioa. Joan den asteburuan lagunarteko hiru partida jokatu zituen Finlandiaren aurka. Gasteizen barikuan jokatutako neurketan etxekoak gailendu ziren 33-29ko emaitzarekin. Zumarragan jokatu zuten elkarren arteko bigarren partida, zapatuan, eta berriro ere Euskal Selekzioa nagusitu zen, 38-30eko emaitzarekin. Jarraian jokatzen zuten hirugarren partida Olaizaga kiroldegian jokatu zuten, domeka eguerdian, eta aurreko bi partidetan ez bezala, finlandiarrak izan ziren irabazleak, 33-27ko emaitzarekin. Sanloko Alcorta F.G. taldeko jokalaria den Oier Arriola Leyaristi elgoibartarrak Euskadiko selekzioaekin jokatu zuen.
Euskal Eskubaloi Federazioak eskerrak eman dizkio Sanlori Elgoibarren jokatutako partida antolatzen emandako laguntzagatik.
*Argazkiak: Rilovafoto