Joan den asteburutik norabide bakarrean gidatu daiteke Urazandi auzoan, gidari den denak jabetu ez diren arren. Lehen moduan jarraitu dute banaka batzuek. Udaletik tentuz ibiltzeko eskatu diete herritarrei, bereziki norabide aldaketak indarrean sartu diren lehen egun hauetan. Zirkulazioa norabide bakarrean jarri dute orain: Urazandi kalea ibilgailuentzako igoerakoa da, eta Kalamua, jaitsierakoa.
Seinaleztapen berriaz ohartarazteko galtzada margotzeko lanak hasi zituzten barikuan eta gaur ere ari ziren errepidea margotzen. Zabor edukiontzien kokagunea aldatzeko ere probestu dituzte aldaketok.
∞Lotura duten albisteak: