Batetik, Morkaikoko BTT taldeak mendi bizikleta irteera antolatu du uztailaren 9rako. Zarautz eta Elgoibar artean egingo dute 40 kilometroko ibilbidea. Azaldu dutenez, Zarautz eta Deba arteko itsasertzaz bizikleta gainean gozatzea da irteeraren helburua. Elgoibartik Zarautzera trenez joango dira, 8:20ko trenean, eta Zarautzetik 9:00etan martxa hastea da euren asmoa. Itziarrera iristean, Elgoibarrera bueltatzeko dauden aukera desberdinak aztertu eta bat aukeratuko dute, han bertan.
- Izena emateko eta irteerari buruzko informazio osoaagoa eskuratzeko: https://morkaiko.eus
Araneko Itzulia
Bestetik, Araneko bailarara lau eguneko mendi irteera antolatu dute, Eibarko Klub Deportiboarekin batera, uztailaren 22tik 25era. Araneko Itzulia mendi zeharkaldiko azken etapak egingo dituzte:
- Uztailak 22: Bonaiguako portua – Colomers aterpea
10 Kilometro – 825 metroko desnibel positiboa
alternatiba: 16 Km – 1180 m. desnibela (Tuc de Ratera 2861 m) - Uztailak 23: Colomers aterpea – Restanca aterpea
10 Km – 955 m desnibela (Montardo 2833 m) - Uztailak 24: Restanca aterpea – Conangles aterpea
17 Km – 1100 m desnibela (Tuc dera Canau de Rius 2813 m)
alternatiba: 12 Km – 600 m desnibela - Uztailak 25: Conangles aterpea Vielha-ko tunel-eko ipar sarrera
12 Km – 1144 m (Tuc deth Port de Vielha 2606 m)
Xehetasun guztiak morkaiko.eus webgunean.