Txankakua Merkatari Elkartearen txartela erabiltzeko fidelizazio kanpaina hasiko dute bihar, eta uztailaren 31ra bitartean (botilak agortu arte) txartelarekin egindako lehen erosketagatik ur botila bat eskuratuko dute herritarrek.
Elkartetik jakinarazi dute txartela ateratzea doakoa dela, eta ez dela bankuz aldatu behar. Ordainketak hiru hilabetean egiteko aukera ematen du gainera, inolako interesik ordaindu gabe.
Elgoibarko Udalaren, Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren eta Rural Kutxaren babesa dauka kanpaina honek.