Bloke-eskalada edota bulder (ingelesez bouldering) harkaitz blokeak edota horma txikiak igotzean datzan eskaladaren modalitatea da. Ohiko eskaladako segurtasun material edo elementurik erabili gabe igotzen dira hormak modalitate honetan.
Hurrengo urratsak eman ahal izateko, jende gehiago batu nahi dute egitasmoari tiraka ari den taldera, eta asmo horrekin batzarra antolatu dute uztailaren 6rako. 19:00etan izango da, Kultur Etxeko hitzaldi gelan. Eskaladan interesa duen oro gonbidatu dute batzarrera.