Gaur, hilak 5, eta hilaren 12an izango dira saioak, musika eskolako laugarren solairuan, 20:00etan. Ikastaroak 20 euro balio ditu eta entsegu egunean bertan egin beharko da ordainketa. Antolatzaileek entseguetara nork bere zapia eramateko eskatu dute.
"Aurten Haritz dantza taldeak 50. urteurrena ospatzen du eta aitzakia ederra da abuztuaren 23an, txupinazoaren aurretik, San Bartolome jaien atariko bezala plazan dantzatuko dugun Larrain dantzan parte hartzea", esan dute ikastaroko antolatzaileek. Ikastaroan parte hartu gabe ere egongo da sanbartolomeetako Larrain dantzan parte hartzeko aukera.
Hona 2022ko San Bartolome jaietan, San Bartolome Bezpera Egunean egin zuten Larrain dantzako bideoa: