Bazkide duen Michaelek erretiroa hartzen duenean Nico izeneko albaitari borgoñarrak albaitegia eta hango animaliak salbatzeko hasiko duen borrokaren berri ematen du 'Una veterinaria en Borgoña' filmak.
Bihar, berriz, 'El colegio de los animales mágicos' emango dute. Gregor Schnitzler zuzendari alemaniarrak zuzendutako filma da, iaz Alemanian sari bat baino gehiago eskuratu zituena. Herrian berria den eta lagunak egiteko zailtasunak dituen Ida izeneko neskatila da protagonista. Egun batean animalia bat lagun hartzeko esango die irakasleak ikasleei eta Idak Rabbat azeria aukeratuko du eta haren ikaskideetako batek Henrietta dortoka. Animalia bereziak dira filmeko biak, besteak beste hitz egiteko gai direlako.