Dena den, San Roke eguneko meza mantenduko dute egunean bertan eta ondoren salda eta txorizoa ere banatuko dituzte. Jaiak, baina uztailaren 28-29ko asteburuan ospatuko dituzte. Hilaren 28an, 17:00etan, hasiko dituzte jaiak kanpai jotzearekin eta umeentzako jolasak eta lagunarteko afaria izango dira lehenengo eguneko ekintza nagusiak.
Jaietako bigarren egunerako, berriz, toka txapelketa, txapel jaurtiketa, txokolatada, haurrentzako zezentxo eta poniak, auzotarren bazkaria, eta Baltzola anaiekin erromeria lotu dituzte.