Iragartzearekin batera bukatu dira Mendaroko santana jaietako pilota jaialdirako sarrerak

Barren.eus 2023ko uzt. 7a, 14:12

 
Uztailaren 25ean izango da pilota jaialdia. Hasteko, 16:30ean, pilota eskolakoen partidak izango dira. Sei ume daude gaur egun Mendaroko pilota eskolan eta herrikoa dute entrenatzailea: Haitzart Iraolagoitia pilotari gaztea (Ondorengo argazkian). Haiek euren lanak amaitu ostean, eskuz binakako bi partida jokatuko dituzte. Jaialdia 18:00etan hastea dago aurreikusita eta estreinako partida, bigarren mailakoena, Egiguren V- Gaskue eta Salaberria-Arbizuren artekoa izango da. Jaialdiko partida nagusian, berriz, lau pilotari handi jardungo dira, eskuz binaka: Ezkurdia-Rezusta - Altuna III.-Martija. 
 
2023 07 07 Haitzar iraolagoitia