Txokoak lau egunetan izango dira: irailak 1, 4, 5 eta 6. "Helburua umeak eskolan hasi aurreko egunak aisialdi hezitzailearekin janztea da, eta, besteak beste, jolasak, natur ekintzak, eta bestelako jarduerak antolatuko ditugu", jakinarazi dute Elgoibarko Izarratik.
Iraileko txokoak 2020-2011 urteen artean jaiotako umeei zuzenduta daude, eta goizez izango dira. Izena emateko epea uztailaren 20ra arte egongo da zabalik.
Prezioak:
- Goiz-txoko (8:00-9:00): 15 € (Elgoibarko Izarrako bazkideek: 13,5 €)
- Txoko osagarriak (9:00-13:00): 62 € (Elgoibarko Izarrako bazkideek: 56 €)
- Biak (8:00-13:00): 73 € (Elgoibarko Izarrako bazkideek: 66 €)
Izena emateko: