200 lagun baino gehiagori eman diete jaten garagardo azokan gaur, eta bazkalostean futbolinean, puzgarrian saltoka eta zezen mekanikoan lehiatzeko aukera izan dute, bai eta Esther Martin eta Vanessa Mateo DJen jarritako musikarekin dantza egiteko aukera ere, Herriko Enparantzan. Aurrez, goizean, madalenak egiten jardun dira haurrak Galletiak gozogintzako atarian. Galletiak-eko June Ibañez gozogileak gidatu du tailerra. Afaritarako, ehundik gora lagun zeuden izena emanda eguerdirako, baina gehiago ere batuko ziren ziurrenera, udako gau-giroa lagun. ARGAZKI ALBUMA
Biharko (zapatua) egitaraua:
10:00-11:00 Ordubete inguruko ibilaldia Mendaro ingurua ezagutzeko.
11:00-13:00 Body combat eta SH'Bam dantza ekitaldiak, Herriko Enparantzan, Tx4Fittness gimnasiokoen eskutik
11:00-13:00 Xake jardunaldia eta Catan txapelketa, Herriko Enparantzan
11:00-13:00 Ukrainako eskulanak egiteko tailerra haurrentzat
14:00-16:00 Bazkaria, frontoian
20:00-23:00 Afaria, frontoian
23:00-01:00 Bada Girorekin erromeria, frontoian
01:00 Gaueko jaia, Ormola tabernan