Handitu eta berritu ere egin nahi dute, eta horretarako kautxozko zoladura kendu egingo dute, inguru umelean egonda destintatzeko arazoak izan dituelako. Kautxozko zoladura kendu eta hormoizkoa jarriko dute haren lekuan, eta lorategia eta jolastokia banatzen dituen zurezko itxitura ere kendu egingo dute, bai eta lorategiko hormigoizko zintarria ere.
Behin berritze lanak eginda, zurezko itxitura jarriko dute berriro, baina metro bat gehiago emango diote jolastokiari. Obra hauek egiteko aurrekontua 13.558.66koa da guztira eta Angel Garate. S.A. enpresa ari dan lanean. Hilabete inguruko epean amaitzea aurreikusten dute.