Enetz Ezenarro Mendaroko alkateak eta Amaia Sastre Elgoibarko Izarrako presidenteak izenpetu dute hitzarmena, gaur, Mendaroko udaletxean. Hitzarmenaren helburua Mendaroko Udalaren eta Elgoibarko Izarraren arteko lankidetzarako eremu egonkorra ezartzea Mendaron, euskararen eta euskal kulturaren alde lanean diharduen elkarteak BARREN aldizkariaren inguruko jarduerak gara ditzan aurtengo urtean. Elgoibarko Izarratik eskerrak eman dizkiote Mendaroko Udalari, BARREN komunikazioa proiektuari eskaintzen dion laguntzarengatik. Izan ere, Elgoibarko Izarraren ustez, ezinbestekoa da administrazioaren eta herri ekimenaren arteko elkarlana, euskara eta euskal kultura sustatzeko.