Jaurlaritzak, Energia Berriztagarrien Lurralde Plan Sektorialari hasierako onarpena eman, eta alegazioak aurkezteko 45 eguneko epea jarri zuen maiatzean. Tarte horretan sinadurak biltzen aritu dira mugimendu ekologistak, eta atzo aurkeztu zituzten Jaurlaritzan. Denera 4.000 alegazio baino gehiago aurkeztu dizkiote LPSari, eta horietatik 3.500 inguru Euskal Herria Bizirik ekimenak bideratu ditu, Naiz.eus-ek emandako datuaren arabera. Karakate Bizirik plataformako kideak ere sinadurak biltzen aritu dira azken asteotan eta eskerrak eman nahi dizkieta babesa agertu duten herritar guztiei. Plataformako kideek esan dute mendiak babesteko lanean jarraituko dutela.