Hamalau gaztek hartu dute parte aurtengo ibai garbiketan, iaz moduan. Herriko Antzoki paretik Giza eskubideen parkerainoko ibai zatian aritu dira ureatik eta ibai ertzetatik hondakinak ateratzen. Iaz ere saiatu ziren arren, ibai ertzeko zuhaizketan kateatuta zeuden ibilgailu baten arrastoak askatu eta ibaitik atetazea ere lortu dute. Ibai garbiketa egin duten hamabigarren aldia izan da aurtengoa, eta aurretako urteetan moduan, era guztietako zaborra topatu dute, baina baita gero eta ageriagoa den bizia ere uretan: arrain multzoak, ibai-aingirak eta bestelakoak.