Balletean nahiz pilatesen izena emateko epea zabaldu dute Mendaron

Barren.eus 2023ko abu. 29a, 08:51

 
Balletean 4 urtetik gorako edozeinek eman ahal izango du izena, baita helduek ere, baina pilatesen helduek bakarrik. Rosa Marinek gidatuko ditu bateko zein besteko saioak, Azpilgoetako Kultur Etxean, eta izena emateko honako telefono zenbakira deitu behar da: 667 519 153. Izena emandakoen arabera zehaztuko dituzte gero ordutegiak.