Sara Arriolak bota du jaiei amaiera emateko futbol-txupinazioa

Barren.eus 2023ko abu. 30a, 08:35

Haundi Neskak taldeak Arratiaren kontra jokatu zuen atzo Mintxetan, eta partida hasi aurretik CD Elgoibarrek omenaldia egin zion Sara Arriolari. Lau urtez jokatu du Arriolak CD Elgoibarren, emakumezkoen taldeko kapitaina izan da eta baita taldearen sustatzaileetako bat ere. Berak bota zuen jaiei amaiera emateko txupinazoa. 

 Haundi Neskak taldea aurkeztu zuen atzo CD Elgoibarrek, eta partida hori baliatu zuten Sara Arriola jokalari elgoibartarrari errekonozimendua egiteko. Sara Arriolak lau urte egin ditu Haundi Neskak taldean jokatzen, kapitaina izan da eta klubetik jakinarazi dutenez, lan handia egin du emakumeen futbolaren alde. Hori dela-eta, atzo omenaldi txiki bat egin zion klubak, Arratiaren kontrako partida hasi aurretxoan. Itziar Gurrutxaga Athletic-eko jokalari izandakoak CD Elgoibarko kamiseta bat eman zion, eta ondoren, jaiei amaiera emateko txupinazoa bota zuen, Jaboga Arrasatek jaiei hasiera emateko egin zuen era berean. Partida 1-3 emaitzarekin amaitu zen. Arratia taldeak Liga Nazionalean jokatzen du, Haundi Neskak baino bi kategoria gorago. 

 

2023 08 29 itziar gurrutxaga sara arriola omenaldia cd elgoibar BARREN

2023 08 29 sara arriola3