San Bartolomeak amaitu berri diren honetan, Arriaga auzoan izango du segida jaiak asteburu honetan. San Antolin jaiak ospatuko dituzte, gaur hasi eta zapatura bitartean. Zuhaitza sartuko dute gaur arratsaldean jaiei hasiera emateko, eta zapatura bitartera arte egongo dira ekitaldiak. Aurten, gainera, autobus zerbitzua jarriko dute zapatuan, auzora joateko. 17:00etatik 01:00 arte ibiliko da autobusa martxan, Txarridunako errotondatik abiatuta.
31 EGUENA
- 18:30 Zuhaitz sartzea, jaiei hasiera emateko.
1 BARIKUA
- 18:30 Txapel eta oliba hezur jaurtiketa.
- 20:30 Bertso kalejira.
- 21:00 Bertso afaria Iker Zubeldia, Julio Soto eta Agin Labururekin.
2 ZAPATUA
- 11:00 Meza.Segidan, salda eta txorizoa banatuko dituzte.
- 14:00 Auzotarrentzako bazkaria.
- 16:30 Mus txapelketa eta umeentzako merienda.
- 17:00 Umeentzako jolasak.
- 18:00 Tortilla txapelketa.
- 19:00 Herri kirolak: Paulo Azpiazu, Lur Errekondo eta Jakes Iruretagoiena. Ondoren, txinga eramate parte-hartzailea sariekin.
- 21:00 Afaria, Euskal Parrillaren eskutik.
- 23:00 Andonegi eta Astiazaranekin erromeria
- 01:00 Txokolatada eta errifaren zozketa (1. saria: Kanariar Uharteetarako bidaia 2. saria: Janariz eta edariz beteriko eskorga).
*Afarietako tiketak bizum bitartez erosi eta erreserbatu daitezke zenbaki honetan: 687 317 787.