Izan ere, taldeek harrobiarekin egiten duten lana bistaratzea da Gojko Vucinic Elgoibar Hiribildua txapelketaren helburu nagusia. Barikutik domekara arituko dira lehian, Gipuzkoa, Bizkaia eta Nafarroako hamar kirol taldetako mutilen zein nesken taldeak. Hala, 300dik gora eskubaloi jokalari gazte, kadete mailakoak, batuko dira Elgoibarren. Nesken taldeek Olaizagako kantxan jokatuko dituzte partidak eta IMH kiroldegikoan mutilenek. Lehiari dagokionez, azken bi urteetan Iruñeako Anaitasuna taldeak lortu ditu emaitzarik onenak txapelketa honetan. Honako hauek dira parte hartuko dute taldeak:
Hauek dira parte hartuko duten klubak:
- EIBAR ESKUBALOIA (EIBAR) - Neska eta mutilak.
- SANLO ESKUBALOI TALDEA (ELGOIBAR) - Neska eta mutilak.
- PULPO ESKUBALOI KLUBA (ZUMAIA) - Neska eta mutilak.
- EREINTZA (ERRENTERIA) - Neska eta mutilak.
- MALKAITZ ESKUBALOIA (BURLADA) - Neskak
- UROLA ESKUBALOIA (ZUMARRAGA) – Neska eta mutilak.
- ANAITASUNA (IRUÑA) - Neska eta mutilak.
- ERROTABERRI (ERMUA) – Neskak
- TOLOSA ESKUBALOIA (TOLOSA) – Mutilak
- C. DEPORTIVO URDANETA BALONMANO (LOIU) - Mutilak
Barikuan, irailak 8, hasiko da txapelketa. Lehen egunean 18:30etik eta 20:00etara jokatuko dituzte neurketak. Zapatuan 9:00etan, 11:00etan eta 12:30ean jokatuko dituzte partidak; eta, arratsaldez, 16:00etan, 17:30ean eta 19:00etan. Azken jardunaldian, domekan, hirugarren eta laugarren postuak erabakitzeko partidak jokatuko dituzte, 9:00etan eta 10:15ean, eta finalak, 11:30ean eta 12:45ean izango dira, Olaizaga kiroldegiko kantxan. Bosgarrengotik zortzigarrengorako sailkapena erabakitzeko neurketak IMHn jokatuko dituzte, finalen ordutegi berean. Sari banaketa ekitaldia Olaizagan izango da.