Datorren astean zabalduko dituzte Mendaron ludoteka eta gaztelekua

Barren.eus 2023ko ira. 6a, 10:57

Ateak irekitzeko egunak izango dituzte Mendaroko ludotekan irailaren 11tik 15era, eta irailaren 15ean zabalduko dute gaztelekua. Ludotekarako izena eman nahi duenak udaletxean eman beharko du.

Ikasturtea hastearekin batera zabalduko dituzte Mendaron ludoteka eta gaztelekua. Ludotekako ordutegia 17:00etatik 18:30era artekoa izango da, eta astelehenetik barikura arteko zerbitzua emango du HH5etik LH4ra arteko ikasleentzat, mailaka banatuta. Irailaren 11tik 15era arteko astean, probatzeko aukera izango dute haurrek, nor bere egunean joanda.

Ikasturterako izena eman nahi duenak udaletxera jo beharko du, baina informazio gehiago behar izanez gero, honako telefono zenbakira deitu edo posta elektronikora idatzi beharko da: 613 035 413 eta mendarokogaztelekuaetaludoteka@gmail.com.

  • HH4: martitzenetan
  • HH5: barikuetan
  • LH1-LH2: astelehen eta eguaztenetan
  • LH3-LH4: eguenetan

Irailaren 15ean zabalduko dute, bestetik, gaztelekua, bariku, zapatu eta domeketan, 18:00etatik 20:00ak arteko ordutegian. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehenengo mailako ikasleek eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren Ondoko lehenengo mailakoek (16-18 urte) erabili ahal izango dute zerbitzu hau. Era berean, baina, Zubigazte egitasmoa ere jarriko dute martxan, gaztelekuan bertan LH5 eta LH6ko ikasleentzat. 17:00etatik 18:00etara zabalduko zaie atea adin tarte horretakoei hilean bi zapatutan. Hauxe izango dute urteko egutegia.

  • Irailan: 16 eta 23
  • Urria: 14 eta 21
  • Azaroa: 11 eta 18
  • Abendua: 9 eta 16
  • Urtarrila: 13 eta 20
  • Otsaila: 10 eta 17
  • Martxoa: 10 eta 17
  • Apirila: 14 eta 21
  • Maiatza: 12 eta 19
  • Ekaina: 9 eta 16