Bi egun eta bi gautarako irteera izango denez, Kanpezu aterpetxean hartuko dute ostatu. Antolatzaileek oharatarazi dute egingo dituzten ibilbideak "osotasunean, zailtasun maila fisiko altukoak" direla, eta zenbait tartetan zailtasun tekniko handikoak ere bai. Era berean, bizikletak egoera onean eramateko eskatu dute, "norberak ibilbideaz gozatzeko eta beste partaideenganako errespetuz". Aurreikusten dute egun bakoitzean 5-6 ordu emango dituztela bizikletaz, baina lasai joango direla zehaztu dute, inguruaz gozatzeko aukera emango duen erritmoan.
- Irailaren 23rako 58 kilometro eta 1200 metroko desnibel positiboa duen ibilbidea prestatu dute. Izki natur parkearen bihotzetik pasako dira eta natur parkearen eremuetan dagoen herri bakarra, Korres, ere bisitatuko dute, Apellanizgo eskalada gunea, eta AntoƱanako Vasco-Navarro greenway interpretazio zentroarekin batera.
- Irailaren 24ko ibilbidea (53 km. eta 1650 desnibel positiboa) Santi Kurutze inguruko basoetan zehar egingo dute. Bidean egin ahal izango dituzten hiru jaitsiera "gozagarri" nabarmendu dituzte Morkaikoko BTT sailekoek.
Xehetasun gehiago eta izena emateko: morkaiko.eus