Altzolako soka-dantza irudikatzen duen argazki honi buruzko informazio bila ari dira Haritz Euskal Dantzari Taldeko kideak

Barren.eus 2023ko ira. 7a, 13:42

Altzolako San Joan jaietan ateratako argazkia da. Garai batean ekintza asko egiten ziren Altzolako jaietan, eta jende asko batzen zen, argazki honetan ikus daitekeen moduan.

Herritarren batek argazki honi buruzko informaziorik badu, egilea, urtea, dantzariak zeintzuk izan daitezkeen, eta abar, Haritz Dantza Taldekoekin jar dadila harremanetan: haritzdantza@gmail.com / 686 633 178informazio bila ari dira Haritz Euskal Dantzari Taldeko kideak.

∞Lotura duten albisteak: