Landare exotiko inbaditzaileei buruzko hitzaldia antolatu du Baso Biziak taldeak datorren barikurako

Barren.eus 2023ko ira. 11a, 10:47

Baso Biziak taldeak landare exotiko inbadatzaileei buruzko hitzaldia antolatu dute irailaren 15erako, barikurako.

Asko ugaritu dira landare exotiko inbaditzaileak, eta horren ondorioz, bertako espeziekin lehiatzen dira. Espezie inbaditzaileon ugaritasuna, hedapena eta anplitude ekologikoa ezagutzea funtsezkoa da duten ahalmena ezagutu eta ulertzeko. Horien inguruan berba egingo dute adituek.

Leire Paz Leiza (Biologian lizentziaduna eta kontserbazioan masterra) eta Jon Zulaika Isasti (Gipuzkoako Foru Aldundiko Flora babestuaren arduraduna) izango dira hizlariak. Musika Eskolako auditoriumean izango da, irailaren 15ean, 19:00etan.

2023 09 11 elgoibar baso biziak hitzaldia landareinbadi