Mendaroko eskola-umeentzako irakurketa kluba antolatu dute aurten ere Arno Guraso Elkarteak eta Udalak

Barren.eus 2023ko ira. 13a, 11:18

Irakurzaletasuna eta liburuekiko interesa sustatzeko eta euskara hauspotzeko antolatu zuten estrainekoz 'Letren harietatik jolasean' irakurketa kluba Arno Guraso Elkarteak eta Udal Liburutegiak, eta hirugarren ikasturtea izango du aurten.

HH5etik LH6ra arteko ikasleei zuzenduta dago, eta adin tartearen arabera hiru talde osatu nahi dituzte: HH5etik LH2ra artekoak (17:00etatik 17:40ra), LH3 eta LH4koak (17:45-18:25) eta LH5-LH6koak (18:30-19:15).

Saioak hilean behin izango dira, eguenetan, eta Mireia Delgado ipuin kontalari eta bitartekari literarioak gidatuko ditu. Ondorengo egunetan izango dira saioak:

  • Urriak 19
  • Azaroak 23
  • Urtarrilak 25
  • Otsailak 22
  • Martxoak 21
  • Maiatzak 23

Abenduan eta apirilean etena egingo dute, neguko eta udaberriko oporraldiagatik. Izena emateko honako helbide honetara idatzi behar da, urriaren 12a aurretik: arnoformakuntza@gmail.com. Udal liburutegian izango dira saio guztiak, eta izen ematea doan izango da.