Elgoibarko Udal Kirol Patronatuak iraila hastearekin bat jarri zuen martxan 2023/24 denboraldirako ikastaroen eskaintza, eta orain bere eskaintza osatzen duten hainbat ikastaro probatzeko aukera emango die herritarrei, izena eman aurretik probatzeko aukera izan dezaten.
Hala, eguen honetarako, irailak 14, doako bost saio iragarri dituzte. Olaizagan eta Mintxetan egingo dituzte. Hona saioak eta ordutegia:
- Spinning. Mintxetan, 13:15ean.
- Body Hiit. Olaizagan, 15:00etan.
- K-stretch-a. Mintxetan, 17:00etan.
- TRX. Olaizagan, 20:00etan.
- Body Hiit. Olaizagan, 20:15ean.
Saio hauetan parte hartu nahi dutenek aldez aurretik izena eman behar dute Olaizaga Kiroldegian. Gaur da izena emateko azken eguna.
• Entrenamendu-zerbitzu pertsonalizatua
Gainera, datorren ostegunetik aurrera, Udal Kirol Patronatuak entrenamendu-zerbitzu pertsonalizatua estreinatuko du Mintxetako muskulazio-gelan. Fitness-monitore bat edukiko dute Patronatuko abonatuek, eta honek banakako aholkularitza zerbitzua eskainiko die, edota fitness-entrenamenduak prestatu. Zerbitzua martitzenetan eta eguenetan emango dute, 16:00etatik 18:00era.
Informazio gehiago nahi izanez gero, deitu Olaizaga kiroldegira (943 744 415) edo idatzi olaizagaharrera@hotmail.es helbide elektronikora.