• Masterclass: "DJing-erako sarrera"
Lehenengo bi orduetan master class saioa eskainiko diete musika pintxatzen ikasi nahi duten nerabeei. DJ saio bat egiteko oinarrizko pausuak irakatsiko dituzte, "maila kontzeptualean eta praktikoan". Euskal Herriko hainbat ekitaldi eta lehiaketatan eskarmentu handia duen Anderetx DJa izango da irakaslea eta 12-18 urte bitarteko gazteek hartu dezakete parte ikastaro honetan. Doakoa bada ere, interesatuek mezua bidali behar dute info@dantz.eu helbidera, izen-abizenak zehaztuz.
• Hiru Disc-jokey
Dantz eta Alternative Division erakundeek Elgoibarko Udalaren laguntzarekin antolatutako musika jaialdia, bera, 18:00etan hasiko da, eta gauerdira bitartean arituko dira DJak musika jartzen. Acelga DJak emango dio hasiera jaiari. Imanol Beristain elgoibartarra dago izen artistiko honen atzean. Alternative Division elkarteko bultzatzaileetako bat izateaz gain, produktore eta DJa ere bada. Bigarren protagonista Koldo Intermusic izango da. Donostian jaio zen 1977an, eta Iruñeko Más y Más eta Plural areto-kabina ezagunetako buru izan da. Azkenik, Munir Nadir marokoarraren txanda iritsiko da. 14 urterekin hasi zen perkusioa ikasten Turinen (Italia), eta bi urte geroago DJ moduan eman zuen estreinako kontzertua. Musika jaialdiak Gaztetxean izango du segida. Izan ere, 00:00etatik 6:00etara, Anderetx, Victorio & Georgio eta berriro Munir Nadir-ek #DantzClub bati bizitza emango diote Elgoibarko Gaztetxean. Hori baina, sarrerarekin izango da, 12 euroan salduko dituzte.
• Autobusa Idotorbera igoteko
Antolatzaileek eta Udaleko arduradunek herritar guztiei egin diete zapatuan Idotorbera joateko gonbidapena, ingurune paregabean musika desberdinez gozatzeko aukera izango delako. Idotorbera igotzeko autobusa egongo da 15:30etik 00:30era, Txarridunako errotondatik.
DJak, gertutik:
- Munir Nadir (Outcast Torino): Khourigban (Maroko) jaioa, Munir Nadir oraindik gazte zela joan zen Turinera familiarekin, eta 14 urte zituela hasi zuen perkusionista ibilbidea. 2 urte geroago, DJ gisa eman zuen lehen kontzertua Turin ospetsu batean, eta, ondoren, 2013an, Outcastek kontratatu zuen egoiliar gisa. Black eta house musika, breakbeat eta technoaren zale amorratua, eklektikoki konbinatu zituen bere musika gustu desberdinak dj leun, groovy eta homogeneoen saioetan. Publikoa ulertzeko eta jasateko berezko gaitasunari esker, Munirrek KappaFuturFestival, Movement, Barrakud festival eta Eivissako Sankeyak bezalako eszenatoki handietan sartzeko aukera izan zuen. Gainera, azken aldian bere jarduera nagusia estudioko ekoizpena izan da, eta horri esker, underground zigiluetan zenbait jaurtiketa egin ditu...
- Koldo Intermusic: Donostian jaio zen 1977an, eta Iruñeko Más y Más y Plural areto-kabina garrantzitsuen buru izan da Koldo Intermusic. Egoitza horiek iparraldeko eszenako DJrik esanguratsuenetako bat bihurtu zuten. Techno saioetan bere alderdirik gogorrena garatuz, honako areto garrantzitsu hauetan aritu da: Artsaia, Jam, Pagoa, KU, Pravda, Garés, Itzela, Revolution, Komplot, Eleventh Room, Sala 31, Play, Bcm, Quilombo eta abar luze batean.
- Acelga: Imanol Beristain, Elgoibarko produktore eta DJ, kultur astintzaile eta Alternative Divisionen bultzatzaileetako bat, Idotorbeko Dantz Pointeko arratsaldeko saioa hasiko du. Beristainek beste bi elgoibartarrekin batera sortu zuen Alternative Division, kultura elektronikoa hedatzeko helburuarekin. Filosofia horretan, tokiko eszenaren aldeko apustua egiten dute. Bi urteko ibilbidean hazkunde nabarmena izan duela esan dute, eta herriko DJen aldeko apustua egin dutela beti.