San Antolin jaietan zozkatutako karretilak badu jabea

Barren.eus 2023ko ira. 14a, 07:22

San Antolin jaietan janariz eta edariz beteriko karretila zozkatu zuten, eta Mendaro aldera joan da saria.

Antonio Iriondo izan da irabazlea, eta argazkian ikus daitekeen moduan, jaso du dagoeneko saria.

Kaxeta Auzo Elkartekoek, karretilaz gainera, 500 euroko sari bat ere zozketatu zuten San Antolin jaien harira, eta Maialen Izagirre izan zen zozketako irabazlea.