DanobatGroupeko kooperatibez eta Euskara Planez solastu dira, telebistarako. Euskaragileak enpresa batzordeko kide da DanobatGroup. 2015ean sortu zuten Euskaragileak proiektua, eta enpresen euskalduntzean aurreratuta dabiltzan eta euskararen erabilera normalizatua duten Euskal Herriko zenbait enpresek osatzen dute Euskaragileak enpresen batzordea: Cikautxo, Batz, Danobatgroup, Eika, Elay, Elkar, Fagor Taldea, Goizper Group, IMH, Irizar, Mondragon Korporazioa, Mondragon Unibertsitatea eta Orkli.