Bi egunetan jokatzeko txapelketa zen izatez, baina azkenean, egun bakarrera jokatu zuten, eta zapatuan, parte hartu zuten guztiek elkarrekin afaldu zuten, Ormola bertan. Txapelketa Oscar Mazariegosek eta Juanjo Cuencak irabazi zuten, finalerdietan Lolo Lopez eta Luis Benitori irabazita. Txapelketak ikusmina piztu zuen eta jende ugari ibili zen taberna inguruan. Sariak Ormola tabernakoek jarri zituzten, eta irabazleek Ormolan bertan afaltzeko txartela eta otar bana jaso zuten. Txapeldunordeei ere Ormolan afaltzeko txartela oparitu zieten, eta hirugarrenei garagardo pak bana. Txapelketak sortu zuen ikusmina, bigarren bat ere lotu dute antolatzaileek abenduaren 15-16rako.
Goiko argazkian, txapeldunak (ezkerreko biak) eta txapeldunordeak (eskuineko biak).