Urriaren 16ra bitartean eman daiteke izena 'Tertuliak' programan

Barren.eus 2023ko ira. 19a, 08:02

2001ean sortu zuten Elgoibarko Izarrak, Elgoibarko Udalak eta herriko bi euskaltegiek Tertuliak programa, euskaraz berba egin nahi baina erraztasunik ez zeukatenei euskaraz jarduteko aukera eskaintzeko helburuarekin eta aurten ere jarri nahi lukete martxan, urrian.

Urrian hasi eta ekainera arte astero bilduko dira kideak, ordubetez tertulian aritzeko. Lauzpabost laguneko taldeak osatu eta talde bakoitzean euskaraz ondo dakien lagun bat egongo da, taldea dinamizatzeko. 2022-23 ikasturtean, adibidez, 37 lagunek parte hartu zuten, sei taldetan banatuta. "Beraz, programan parte hartzera gonbidatuta zaudete euskaraz hitz egin nahi baina, arrazoi ezberdinengatik, horretarako aukerarik ez daukazuen herritar guztiak", esan dute programako arduradunek.

Izena emateko epea zabalik dago eta interesa dutenek urriaren 16ra arteko epea dute.
Izena emateko eta informazio gehiago:

  • AEK euskaltegia: 607 601 423
  • Udal Euskaltegia: 943 742 731
  • Elgoibarko Izarra: 943 741 626

 

∞Lotura duten albisteak:

2023 09 19 tertuliak kartela