Arkaitz eta Leire Egaña gailendu dira Debabarreneko Ehiza Xehe Txapelketan

Barren.eus 2023ko ira. 19a, 14:39

Debabarreneko Ehiza Xehe Txapelketa jokatu zuten, domekan, Zambranako (Araba) El Castillo ehiza barrutian, eta ehiztari elgoibartarrak nabarmendu ziren berriro ere.

Senior gizonezkoetan lehen hiru postuak eskuratu zituzten elgoibartarrek. Arkaitz Egaña izan zen irabazlea, zazpi eper eta galeper bat ehizatuta. David eta Carlos Conde anaiek osatu zuten podiuma. David Conderentzat izan zen bigarren postua, bost eper eta galeper batekin eta Carlos Conderentzat hirugarrengoa, bost eper ehizatuta. Emakumezkoetan Leire Egaña gailendu zen, hiru eper ehizatuta.

Beteranoen kategorian Jose Luis Gisasola ehiztari eibartarrak irabazi zuen txapelketa, bi eper eta hiru galeper ehizatuta. Mauro Gonzalez mendaroarrarentzat izan zen bigarren lekua, bi eperrekin.

Aipaturiko ehiztariak Gipuzkoako Ehiza Xehe Txapelketa jokatzeko sailkatu dira. Urriaren 1ean jokatuko dute, ohiko lekuan, Zambranan.