Artarrai Mendi taldeko zenbait bazkidek sortu zuten iaz Hiru Txikiak Trail mendi lasterketa, eta berrikuntzekin ailegatu da bigarrengo ekitaldia. Gizonezkoen eta emakumezkoen kategorietarako bi modalitateez gain, 42 kilometroko martxa ez lehiakor bat ere izan du aurtengo probak, 2.016 metroko desnibel positiboarekin, eta distantzia eta desnibel bereko beste zeharkaldi edo trail kronometratu bat ere bai. Gazteentzako 12 kilometroko traila ere jokatu zuten, Aixolako presatik Ermura bitartean, 560 metroko desnibelarekin. Baita txikienentzako minitrail bat ere.
Elgoibarko CATT taldeko sei kidek hartu zuten parte 42 kilometroko mendi lasterketan: Iker Arrillaga, Borja RodrÃguez, Ion Perez-Cortes, Iban Zelaia, Jon RodrÃguez eta Asier Belategi.
Horiez gain, jubenilen kategorian lehiatu ziren Julen Dobarro mendaroarra eta Alex Bergua elgoibartarra, 12 kilometroko ibilbidean. Dobarro izan zen azkarrena, eta Berguak eskuratu zuen bigarren postua.
575 lagunek eman zuten izena proba desberdinetan parte hartzeko, horietatik 275 ermuarrak.