Asier Izagirre izan da Karakate Bizirikek udarako antolatu duen kanpainaren irabazlea

Barren.eus 2023ko ira. 21a, 14:02

Karakate Bizirik plataformakoek beraien materialarekin (kamiseta, poltsa edota banderatxoa) argazkiak ateratzera animatu dituzte herritarrak uda honetan.

Plataformak Facebook, X eta Instagram sare sozialetan dituen perfiletan partekatu behar ziren argazkiak, eta argazkiak bidaltzen dituztenean artean sari bat banatu dute. Asier Izagirre Egaña izan da kanpainaren irabazlea. Txillarre eko dendako otarra jaso du sari moduan.

Plataformatik jakinarazi dute dozenaka argazki jaso dituztela udan zehar, eta eskerrak eman dizkiete parte hartu duten herritar guztiei.

∞Lotura duten albisteak: