Pankartak kendu dizkietela salatu dute Altzolako tren geltokiaren aldeko plataformatik

Barren.eus 2023ko ira. 21a, 15:51

Altzolako tren geltokiaren aldeko plataformako kideek hainbat kartel jarri dituzte Elgoibarren eta horietako hiru kendu egin dizkietela salatu dute.

Bata N-634 errepidean kokatuta zegoen, eta beste biak, trenbidean. Lehenengoa ez dakite zein erakundek kendu dien, baina trenbideko biak Euskotrenek kendu dituen susmoa dutela adierazi dute. Gaineratu dute ez dutela jokabide hori ulertzen, garraio publikoaren aldeko pankartak direlako soilik, eta ez dagoelako inoren kontrako irainik edota salaketarik.

2023 09 21 altzola pankartak trengeltokia 2

2023 09 21 altzola pankartak trengeltokia 3

2023 09 21 altzola pankartak trengeltokia 1

2023 09 21 altzola pankartak trengeltokia balkoia