Azterketa horren arabera, Elgoibarko establezimenduen %31,41ek webgunea dute. Webgune gehien dituen sektorea zerbitzu profesionalena da. %71,88k dute, baina euskararen erabilera webgune horietan oso baxua da, %21,74koa. Aldiz, pertsonen ekipamenduan, ostalaritzan eta osasun/estetika zerbitzuetan webgune kopurua baxua da, baina euskararen erabilera altuagoa: %57,14koa.
Gehien erabiltzen den domeinua '.com' da, % 59,15, eta .EUS domeinuaren erabilera %5,63koa da.
Euskararen erabilerari dagokionez, %64,79k ez dute euskararik erabiltzen webgunean.
Sare sozialik ez dutenen kopurua handia da (%48,67), bereziki, elikadura sektorean, eta euskararen erabilera sarean oro har baxua da, %34,48koa.
Azkenik, whatsapp bidezko harremanak ere aztertu dituzte, baina %10,18k bakarrik dute enpresa whatssap-a, eta horietan ere euskararen erabilera baxua da.
Gogorarazi dute, bestalde, Elgoibarko Udalak eta .EUS Fundazioak duten hitzarmenari esker, puntueus domeinua doan eskuratzeko aukera dutela herriko establezimendu, elkarte eta enpresek:
- Euskara Zerbitzua: 943 744 366 euskara@elgoibar.eus
- EUS: 943 085 051 laguntza@puntu.eus
- Elgoibarko Izarra: 643 499 169 kudeaketa@elgoibarkoizarra.eus