Kilimon Etorbidetik ospitalera doazen igogailuak, geldirik

Barren.eus 2023ko ira. 26a, 07:43

Mantenu lanak egiten ari direla-eta, Kilimon etorbidetik ospitalera doazen igogailuak ezin izango dira erabili gaur eta bihar.

Mendaroko Udalak jakinarazi du igogailua ez dela erabilgarri egongo gaur, irailak 26, eta bihar, irailak 27.