Estatu osoko 1.156 igerilarik hartu zuten parte, 265 klubetakoek, infantil mailako Espainiako Txapelketan. Paula Calvok urrezko hiru domina irabazi zituen, hirurak bizkar estiloko lasterketetan: 50, 100 eta 200 metroetako probetan. Gainera, Europako Txapelketa jokatzeko gutxieneko marka lortu zuen 200 metrotakoan, parte hartzeari uko ein bazion ere. Beste bi probatan ere lehiatu zen. Zazpigarren postua lortu zuen 200 metro libretako proban eta bosgarrengoa distantzia bereko estiloretako lasterketan.
Sabadelleko proba jokatu eta egun batzuetara, Espainiako txapelketa absolutuan hartu zuen parte Eibar Igerixan taldeko kideak, Malagan, parte hartu ahal izateko gutxieneko marka lortua baitzuen aurrez. Hala, 14 urteko igerilaria, 2009an jaioa, bera baino askoz helduagoak diren lehiakideekin aritu zen igerian 50 eta 100 metro bizkar estiloko lasterketetan. Aurreneko postuetatik urrun gelditu arren, esperientzia aberasgarria izan zela esan du. Orain, denboraldi berri prestatzen ari dira.