Ostiralean 19:15ean irtengo dira Mintxetako aparkalekutik eta Sallobenterako bidea hartuko dute Azkarateraino igoteko. Handik Sargoate, Pol-Pol eta Irukurutzetatik pasa ostean, Karakateraino joango dira, berriro Elgoibarrera jaisteko. 25 kilometro eta 900 metroko desnibel positiboa duen ibilbidea, osotasunean, zailtasun maila fisiko altukoa dela ohartarazi dute antolatzaileek. Irteeran parte hartzeko derigorrezkoa izango da iraupen eta indar handiko argia eramatea. "Nahiz eta egunez irten Elgoibartik, Hirukurutzeta aldean gautuko du, eta handik ilunetan egingo dugu Elgoibarrerako bidea", azaldu dute. Informazio osoagoa morkaiko.eus
Parte hartzeko izena eman behar da, HEMEN