Eneko Etxaniz eta Julen Dobarro gailendu dira euren adin tartean Euskal Herriko Kopan

Barren.eus 2023ko ira. 27a, 11:26

Zazpi lasterketek osatu dute Mendi Lasterketen 2023 Lineako Euskal Herriko Kopa, eta sailkapen nagusiko lehen postua eskuratu dute Eneko Etxaniz elgoibartarrak jubeniletan eta Julen Dobarro mendaroarrak kadeteetan.

Joan den martxoan hasi zen zirkuitua Kolazino lasterketarekin, eta Mendaroko Kilimon trail izan zen bigarrena. Berako XVII Mendi Maratoi Erdia, Kanpezu, Irati Trail, X. Amurrio Trail Lasterketa eta Baztandarra Trail probak jokatu ostean, Azkainen jokatu zuten finala irailaren 23an, Skyrhune lasterketan. Bostehun parte-hartzaile baino gehiago lehiatu ziren 21 kilometro eta 1.700 kilometroko desnibel positiboa zuen ibilbidean. Gizonezkoen probako garailea Jan Margarit izan zen 1:53:26ko denborarekin eta Blandine L‘Hirondel gailendu zen emakumezkoetan, 2:10:39ko denborarekin. Gazteenen artean TtkiSkyrhune lasterketa jokatu zuten, 10 kilometro eta 600 metroko desnibel positiboarekin. Jules Mongellaz nagusitu zen mutiletan eta Fannie Sapet nesketan. Casa Astigarraga trail taldeko (CATT) kide diren Eneko Etxanizek eta Julen Dobarrok lasterketa ona egin zuten eta aurreneko postuetan sailkatu ziren.

EH Kopan, zazpi lasterketetako emaitzak kontuan izanda, Julen Dobarrorentzat izan da titulua kadete mailan eta Eneko Etxanizentzat gazteen maila parekatukoa. Hona azken sailkapenak:

GIZONEZKOEN JUBENILAK

1° Eneko Etxaniz – 376 puntu
2° Urko Lozano – 332
3° Aitor Guerra – 322

GIZONEZKOEN KADETEAK
1° Julen Dobarro – 360 puntu

2023 09 27 eh kopa azkaine podium enekoetxaniz CATT

2023 09 27 eh kopa azkaine podium julendobarro CATT